Maskarada Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua[1]. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak.
Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute pertsonaia jakin batzuen inguruan gertatzen den ikuskizunean.
Euskal Herrian, europar usadioarekin bat eginik, Zuberoan sartu zen XVI. mendean. Inauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten, eta herriz herri ibiltzen ziren mozorroz jantzirik. Euskal Herrian ezagunak ziren ofizio jakinetakoak ziren pertsonaiak eta taldeak. Dantzaz, musikaz, mintzoaz eta mimoaz baliatzen ziren lanbideak antzezteko. XXI. mendean oraindik bizirik diraute, eta orain dela hirurehun eta laurehun urte bezalaxe antolatzen dira.
Wikipedia(e)tik
...
Zuberoa / Soule – Urtarriletik apirilara igandero ibiltari
Urtero herriko biztanleek errepertorio guztia prestatu eta lantzen dute lau hilabetez bailarako herri desberdinetan igandero emanaldi bat eskaini ahal izateko.
Segizioan bi talde daude: Gorriak, dotore jantziak eta ordenan, eta Beltzak, ordenarik gabe, zikinak eta gaiztoak. Goizean herrian barrena ibiltzen dira eta Barrikadak jartzen dituzte; dantza egin eta gero jendeak jakiak, freskagarriak eta likoreak ematen dizkiete.
Pertsonai garrantzitsuenek, hau da, Txerrero, Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa eta Banderari, dantza egiten dute txandaka Jauna eta Anderearen aurrean. Bitartean, beltzak, Kaldereroak eta Ijitoak, saltoka eta txantxetan ibiltzen dira segizioko eta herriko beste lagunak zirikatu nahian.
------------------------------------
Zuberoa / Soule – Itinerante todos los domingos de enero a abril
Cada año los vecinos de un pueblo, preparan y ensayan el repertorio completo para ofrecerlo cada domingo durante casi cuatro meses en una localidad diferente del valle.
El cortejo se divide en dos bandos: los rojos, Gorriak, elegantes y ordenados y los negros, Beltzak, desordenados, andrajosos y pendencieros. Por la mañana recorren el centro del pueblo y se suceden las Barrikadak, en la que son obsequiados, después de ejecutar la danza, con aperitivos, refrescos y licores.
Las danzas de los personajes centrales, Txerrero, Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa y Banderari se suceden intermitentemente, ante Jauna y Anderea (señor y señora). Mientras, los negros, se agitan, bromean y hostigan al resto del cortejo y público.