Mila bederatzieun da
lehenengo urtean Maiatzaren amalau garren egunian Orioko herriko barraren aurrian. Balia agertu zan beatzik aldian.
Haundia ba zan ere
azkar ibilian. Bueltaka han zebilen jun da etorrian. Ondarra arrotuaz murgil igarian. Zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian.
Ikusi zutenian
hala zebilela beriala jun ziran treñeruen bila. Arpoi ta dinamitak eta soka bila. Aguro ekartzeko etzan jende hila |
Bost treñero juan ziran
patroi banarekin. Mutil bizko bikain guztiz onarekin. Manuel Olaizola eta Loidirekin. Uranga, Atxaga ta Manterolarekin.
Baliak egindako
salto ta marruak ziran izugarri ta ikaratzekuak atzera egin gabe hango arriskuak arpoiakin hil zuten han ziran hangoak.
Bost txalupa jiran da
erdian balia gizonek egin zuten bain nahiko pelia. Ikusi zutenian hil edo itoa legorretikan ba zan biba ta txaloa. |
Hamabi metro luze
gerria hamar lodi Buztan pala lau zabal albuetan para bi. Ezpañetan bizarrak beste ilera bi orraziak bezala ain zeuzkan ederki.
Gorputzez zan mila ta
berreun arrua. Beste berreun mingain ta tripa barruak. Gutxi janez etzegon batere galdua. Tiñako sei pesetan izan zan saldua.
Gertatua jarri det
egiaren alde. Hau horrela ez ba da jendiari galde. Bihotzez pozturikan atsegintsu gaude. Gora oriotarrak! esan bildur gabe. |
Balearen bertsoak euskal abesti herrikoia da. Bere hitzek ongi dioten bezala 1901. urtean Orio inguruan idatzia izango zen. Bere bertsiorik ezagunena Benito Lertxundioriotarrak abestutakoa da. Wikipedia(e)tik |