Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar degu.
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar degu.
Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia.
euskera guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia.
Gora euskara maitea
zoragarriena
euskalduen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hikuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.
zoragarriena
euskalduen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hikuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.
Aitorren hizkuntza zaharra (sortu zen garaiko grafian, Aitoŕen izkuntz zaŕa) hiru ahapaldiko euskal abesti herrikoia da, Ziriako Andonegi mutrikuarrak 1956ko otsailean idatzitako hamar ahapaldiko bertsoaren bertsio laburtua. Olerti aldizkaria, 1983.
Wikipedia(e)tik