ESUKAL GRAFIA . GRAFIA VASCA

Izenak . Bilatu zure izena Euskal Grafiarekin edo haren irudi adierazgarriarekin.

Nombres. Busca tu nombre con Grafía Vasca, o con su imagen representativa.

izena




lxil ixilik dago,
kaia barrenian
untzi xuri polit bat uraren gainean.
Goizeko ordu bietan esnatutzen gira
arrantzaliarekin joateko urrutira.
Pasatzen nintzanean zure leihopetik
negarrak irteten dit begi bietatik...
Zergaitik negar egin?
Zeruan izarrak dagoz itsaso aldetik!!




 


........................................­.......................

Haurtxo polita seaskan dago,
zapi zuritan txit bero.
Amonak dio, ene potxolo,
arren egin ba, lo, lo.
Txakur aundia etorriko da
zuk ez badezu egiten lo.
Orregatik ba, ene potxolo,
egin aguro, lo, lo. 




........................................­............................

Uso xuria errazu nora joaiten ziren zu.
nafarroako bortiak oro elurrez beitiak dituzu,
gaurko zure ostatu ene etxean baduzu.

Ez nau izutzen elurrak, are gutxiago gau ilunak.
maitiagatik pasa nezazke gauak eta egunak,
gauak eta egunak, desertu eta oihanak.

Usoa eder aldian, ederrago oihanean.
maitia, zure parerik ez da Espainia guzian
ezta ere Frantzian, iguzkiaren azpian.



........................................­...................................

Txomin Artola eta Amaia Zubiria elkarrekin moldatutako folk abesti bat. 1991. urtean "Folk lore sorta I" bildumarako grabatu zuten.

Txomin Artola, ahotsa eta kitarra
Amaia Zubiria, ahotsa

"Folk-lore-sorta" izena hartu zuen hiru diskoz osatutako egitasmoak. "Folk-lore-sorta I" (Elkar, 1991) lehen alean oso agerian zeuden intentzioak: euskal herri musikaren hainbat harribitxi berreskuratzea. Protagonista nagusiak bien ahotsak dira, Haizeako garaietan bezala, eta haiek janzteko laguntza musikal akustiko eta sotila baina eraginkorra eskuratu zuten. Alan Griffin (whistle, flauta...) eta Joxan Goikoetxea (eskusoinua, sintetizadoreak) izan ziren laguntzaileak. Hurrengo urtean kaleratutako beste bi aleek ("Folk lore sorta 2" eta "Folk lore sorta 3") ematen dute egitasmoak lortu zuen arrakastaren berri. Hamaika emanaldi egin zituzten Euskal Herrian zehar. Arrakastak arrakasta, 1993ko Durangoko Azokan agur esan zioten bikotean aritzeari, eta bakoitzak bere bidea hartu zuen, Amaia Zubiriak bakarlari gisa eta Txomin Artolak Alboka taldean.

http://www.badok.eus/euskal-musika/am...
http://www.badok.eus/euskal-musika/tx...
........................................­........................................­................

Una canción del dúo vasco Txomin Artola eta Amaia Zubiria. El disco navideño "Folk lore sorta I" se editó, bajo el sello Elkar, en 1991.

Después de haber sido parte de la banda de folk progresivo Haizea, en los agitados años 70, Txomin y Amaia se reunieron de nuevo en el año 1991 para editar tres discos seguidos donde recuperaban antiguas melodías del folklore vasco. Txomin Artola es un cantautor vasco, nacido en Hondarribia en 1948. Comenzó de chaval en un grupo de rock, Troubles y luego formó parte de grupos como Haizea, Alboka y cantó a dúo junto con la también cantautora vasca Amaia Zubiría. 

LIVE... https://www.youtube.com/watch?v=5rU9v...

Artola vivió desde dentro el inicio del resurgimiento de la música folk en el País Vasco. Tuvo dos grandes inspiradores: Bob Dylan y el duo Simon & Garfunkel y también la música folk inglesa, por ejemplo John Renbourn, debido a su estancia por aquellas tierras cuando tenía 21 años. En 1975, Artola publicó su primer disco, 'Olaxta', musicando poemas de ambiente marinero escritos por su padre, Fernando Artola 'Bordari'. Es un trabajo monográfico, como otros que habría de hacer con posterioridad, 'Belar hostoak' dedicado a Walt Whitman o 'Ttakun ttakun' dedicado a Gotzon Aleman. Muchas de sus canciones han sido muy populares, 'Txakurraren partia' es una de ellas, identificada como 'Txuriko' por muchos, o 'Goizeko euri artian'. Su voz es dulce, tranquila, y admite una frágil modulación, y su música a tenido como base los juegos de guitarra, creando un ambiente fuera de estridencias y rupturas. Aparte de sus discos, ha trabajado en otros proyectos: en el grupo Haizea, o en el memorable 'Folk-lore sorta' junto a Amaia Zubiria. También ha publicado algún que otro disco con su hijo Urbil Artola. Los últimos años los ha pasado fuera de la actividad musical.

DISCOGRAPHY

1991. "Folk lore sorta 1"
1992. "Folk lore sorta 2"
1993. "Folk lore sorta 3"

https://www.youtube.com/watch?v=JlNEI...
https://www.youtube.com/watch?v=fQz-J...


Maskarada Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua[1]. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak.
Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute pertsonaia jakin batzuen inguruan gertatzen den ikuskizunean.
Euskal Herrian, europar usadioarekin bat eginik, Zuberoan sartu zen XVI. mendeanInauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten, eta herriz herri ibiltzen ziren mozorroz jantzirik. Euskal Herrian ezagunak ziren ofizio jakinetakoak ziren pertsonaiak eta taldeak. Dantzaz, musikaz, mintzoaz eta mimoaz baliatzen ziren lanbideak antzezteko. XXI. mendean oraindik bizirik diraute, eta orain dela hirurehun eta laurehun urte bezalaxe antolatzen dira.

Wikipedia(e)tik

...

Zuberoa / Soule – Urtarriletik apirilara igandero ibiltari

Urtero herriko biztanleek errepertorio guztia prestatu eta lantzen dute lau hilabetez bailarako herri desberdinetan igandero emanaldi bat eskaini ahal izateko.

Segizioan bi talde daude: Gorriak, dotore jantziak eta ordenan, eta Beltzak, ordenarik gabe, zikinak eta gaiztoak. Goizean herrian barrena ibiltzen dira eta Barrikadak jartzen dituzte; dantza egin eta gero jendeak jakiak, freskagarriak eta likoreak ematen dizkiete.

Pertsonai garrantzitsuenek, hau da, Txerrero, Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa eta Banderari, dantza egiten dute txandaka Jauna eta Anderearen aurrean. Bitartean, beltzak, Kaldereroak eta Ijitoak, saltoka eta txantxetan ibiltzen dira segizioko eta herriko beste lagunak zirikatu nahian.
------------------------------------

Zuberoa / Soule – Itinerante todos los domingos de enero a abril
Cada año los vecinos de un pueblo, preparan y ensayan el repertorio completo para ofrecerlo cada domingo durante casi cuatro meses en una localidad diferente del valle.
El cortejo se divide en dos bandos: los rojos, Gorriak, elegantes y ordenados y los negros, Beltzak, desordenados, andrajosos y pendencieros. Por la mañana recorren el centro del pueblo y se suceden las Barrikadak, en la que son obsequiados, después de ejecutar la danza, con aperitivos, refrescos y licores.

Las danzas de los personajes centrales, Txerrero, Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa y Banderari se suceden intermitentemente, ante Jauna y Anderea (señor y señora). Mientras, los negros, se agitan, bromean y hostigan al resto del cortejo y público.


           www.dantzan.eus


Txantxibirin, txantxibirin
gabiltzanian,
Elorrioko kalian,
hamalau atso tronpeta jotzen
zazpi astoren gainian.
Astoak ziren
txiki-txikiak,
atsoak berriz
kristonak.
Nola demontre konpontzen ziren
zazpi astoren gainean?

Saltzen saltzen

Saltzen saltzen 
txakur txiki baten karamelua 
está muy bien 
esatendu konfiterua 

Cuando vamos 
a Otxandiano 
Andramari egunian 
tomaremos 
chocolate 
oriñal zahar batean.



Adiskide bat bazen 
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek 
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari 
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten 
oinazez ikasia...
ikasia.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urraturik 
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik 
aske senditu nahirik.

Azken hatsa huela 
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien 
oihurik bortitzena...
bortitzena.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.




........................................­...................................



Maritxu nora zoaz eder galant hori?
Iturrira Bartolo nahi badezu etorri
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria
Biak edango degu nahi degun guztia.

[] 


Anonimo Maritxu nora zoaz? lamina hemen 

   




Izan garena gara, garena izango gara.

Zanpantzar o Joaldun es un personaje tradicional de la cultura vasca originario de los pueblos navarros de Ituren y Zubieta que anuncia la llegada del Carnaval agitando sus cencerros (joaleak) en la última semana de enero. En la actualidad existen comparsas de Zanpantzar tanto en Navarra como en el País Vasco.








Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua
Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako arbola.
Zaude bada zutikan
orain da denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera
Ez zera eroriko
arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia.
Laurok hartuko degu
pakian bizi dedin
euskaldun jendia.
Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laister belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
arbola biziko da
orain eta gero.                       
Arbola botatzia
dutena pentsatu
denak badakigu.
Ea bada jendia
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.
Beti egongo zera
uda berrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaite bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.

Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko,
gerrarik nahi ez degu
pakea betiko,
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.
Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Eman indarra ere
zerorren lurrari
eta bendezioa
Euskal Herriari.


entzun



Boga, boga
mariñela
mariñela
joan behar degu
urrutira
urrutira
bai Indietara,
bai Indietara.
Ez det,
ez det,
ez det,
nik ikusiko
zure kai ederra
kai ederra
Agur,
agur,
agur,
Ondarroako
itsas
itsaso bazterra,
itsas
itsaso bazterra.
Mariñela,
mariñela,
boga!
mariñela.


Anonimo /  


Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan;
txoria baino ere arinago dantzan;
huraxe bai polita, han politik bazan!

Esan nion desio
senti nuen gisan,
harekin hizketa bat
nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik
atsegin har nezan,
adituko zidala
zer nahi nion esan.

Arkitu ginanian
inor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkidan;
kontatuko dizuet
guztia segidan,
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.

"Dama polita zera,
polita guztiz, ai!
baina halare zaude
oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok!
esan zaidazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu?
ni zurekin? jai jai!"


Behin batean Loiolan euskal abesti herrikoia da. Bere egilea Bilintx donostiar bertsolari eta olerkaria da. Bere gaia Donostiako Loiolako auzoko jaietan neska batetaz maitemindu eta kortejatzen duen gizon baten aipamenak dira, hots, Bilintxbera, bertsolari honek berari gertatutako gertaerei buruzko bertsoak idazten baitzituen.
Egan talde azpeitiarrak abesti honen moldaketa ederra burutu zuen, beharbada bertsio guztietan ospetsuena dena, horretarako Bilintxen jatorrizko bertsoen hitzak hartu eta John Denver estatubatuar folk abeslariaren "Annie´s Song" ("Annieren abestia") abestiko doinua gehitu zion.
Wikipedia(e)tik


Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Anonimo Aldapeko sagarraren lámina   · entzun





Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.






Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badegu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar degu.
Zein hizkuntza ederra
euskera guria
inun ez det aurkitzen
beste bat hobia
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duan
hizketa garbia.
Gora euskara maitea
zoragarriena
euskalduen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hikuntzik zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskara.



..........................
Aitorren hizkuntza zaharra (sortu zen garaiko grafian, Aitoŕen izkuntz zaŕa) hiru ahapaldiko euskal abesti herrikoia da, Ziriako Andonegi mutrikuarrak 1956ko otsailean idatzitako hamar ahapaldiko bertsoaren bertsio laburtua. Olerti aldizkaria, 1983.
Wikipedia(e)tik




Mila bederatzieun da
lehenengo urtean
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.
Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.
Ikusi zutenian
hala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko
etzan jende hila


  Bost treñero juan ziran
  patroi banarekin.
  Mutil bizko bikain
  guztiz onarekin.
  Manuel Olaizola
  eta Loidirekin.
  Uranga, Atxaga ta
  Manterolarekin.
  Baliak egindako
  salto ta marruak
  ziran izugarri ta
  ikaratzekuak
  atzera egin gabe
  hango arriskuak
  arpoiakin hil zuten
  han ziran hangoak.
  Bost txalupa jiran da
  erdian balia
  gizonek egin zuten
  bain nahiko pelia.
  Ikusi zutenian
  hil edo itoa
  legorretikan ba zan
  biba ta txaloa.
  Hamabi metro luze
  gerria hamar lodi
  Buztan pala lau zabal
  albuetan para bi.
  Ezpañetan bizarrak
  beste ilera bi
  orraziak bezala
  ain zeuzkan ederki.
  Gorputzez zan mila ta
  berreun arrua.
  Beste berreun mingain
  ta tripa barruak.
  Gutxi janez etzegon
  batere galdua.
  Tiñako sei pesetan
  izan zan saldua.
  Gertatua jarri det
  egiaren alde.
  Hau horrela ez ba da
  jendiari galde.
  Bihotzez pozturikan
  atsegintsu gaude.
  Gora oriotarrak!
  esan bildur gabe.


Balearen bertsoak euskal abesti herrikoia da. Bere hitzek ongi dioten bezala 1901. urtean Orio inguruan idatzia izango zen. Bere bertsiorik ezagunena Benito Lertxundioriotarrak abestutakoa da.
Wikipedia(e)tik



Eperrak badititzu bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.
Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade.
Ebili izan nüzü gaiaz eta bethi
Eia atzamanen nianez lili eijer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori.
Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori.
Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski aren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako.


 www.argia.com... Kantu herrikoietariko bat, diskoari izenburua ematen diona da hain zuzen ere, Eperra. Etxartek 1979an grabatu zuen lehenengoz disko hau Madrilen. Gerora, Anje Duhaldek Akelarre taldearekin abestu zuen eta hori da Hegoaldean hain ezagun den bertsioa. Horren ondotik berrogei bertsio inguru izan ditu abestiak, guztiak musikatuak.", Eperra: kantagintzaren bizigarri, Mayi Tolosa. Argia astekaria, 1976. zbk. 2005ko urtarrilaren 23a.
Wikipedia(e)tik